2020/04/15

Oharra autonomoentzat

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 8koa, Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena,


ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA


EBAZPENA, 2020ko apirilaren 8koa, Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat argitaratzeko dena; dirulaguntzen hartzaileak norberaren konturako langileak edo langile autonomoak izango dira, zehazki beren jarduerak etenda dituztenak Covid-19ak eragindako osasunkrisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta.


Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko apirilaren 7ko bileran hartutako Erabakiaren bitartez, aparteko dirulaguntzetarako deialdi bat onartu du, norberaren konturako langileentzat eta langile autonomoentzat; zehazki, baldintza hau betetzen dutenentzat: haien jarduerak etenda geratu izana, Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma egoera dela eta. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoarekin bat etorriz, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.


https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/04/2001852e.shtml



Atzera